XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antonio Goikoetxea, hernaniarra izatez, eta bizi ere bertan bizi da. Esperientziaz beteriko erlezaina dugu, ez erleekiko harremanetan bakarrik, baita ere erlezaintzarako materiala egin eta erabiltzeko moduan.

Itzal handiko gizona iruditu zaigu, apala eta jakintsua. Agian, jakintsua delako apala. Bizitza oso baten ekarpena jasoko dugulakoan hurbildu gatzaizkio.